top of page
 Ipad Proiektua

       Proiektu hau sortu zen gure ikasgeletan aldaketa metodologikoa egiteko helburuz, ikaslea haren ikaskuntzaren protagonista bihur zedin. Ikastetxeak badaki gizartea azkar aldatzen ari dela, eta egoera horrek eskakizun eta behar berriak ekarri ditu.

 

      Merezi duten protagonismoa eman behar diegu ikasleei, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzeko abagunea eskainiz eta irakasleari bitartekari rola emanez.

 

   Ildo horretatik, IKTek (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) lortu nahi dugun hezkuntza-eredua garatzen laguntzen digute, ikaslearen garapen integralaren eta arreta indibidualizatuaren aldeko apustua eginda, adimen anitzen eta elkarlanaren bitartez.

 

bottom of page